Olaederra kiroldegiko neguko kanpainaren informazioa

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko ira. 7a, 13:54

Olaederra kiroldegiko arduradunek jakinarazi dute dagoeneko eskuragarri jarri dela kiroldegiko harreran 2020-2021 neguko kanpainaren informazioa. 

Zenbait aldaketa egin behar izan dira jasaten ari garen egoerarengatik baina ahalegin berezia egin da ikastaro gehienak mantentzeko.
 
Aurtengo neguko kanpainaren informazioa ikusteko, egin klik hemen: 2020-21 Neguko Kanpaina
 
Informazio guztia e-mail bidez jaso nahi duen edonork 943694322 telefonora deitu dezake, eskatzeko. Era berean, aurreko kanpainako urteko ihardueretan edo 3. hiruhilabeteko ikastaroetarako izena eman zuten kiroldegiko bazkideei, telefonoz deituko zaie behar den informazioa eta argibideak eman eta, kiroldegitik pasa gabe, aurreko plaza gorde ahal izateko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!