Zer da Aiurri Komunitatea?
Aiurri.eus erabiltzen dugun guztion taldea. Horixe. Kide eta erabiltzaileez osatuta dago.
Zein dira kideak? Zein erabiltzaileak?
- Erabiltzaileak. Izena ematen baduzu eta ezizen bat edo jarri (nineu, jeronimo... edo antzeko beste bat), albisteetan erantzuteko aukera-eta izango duzu. Zure erantzun guztien historiko bat osatzen ere joango zara. Baina, guk ez dakigu nor zaren eta, hortaz, bestelako edukirik gehitzeko aukerarik ez duzu izango. Eta, erantzunak ere, anonimoki baino hobe bestela emanda.
- Kideak Kideak dira izen-abizena duten erabiltzaileak, anonimoak ez diren taldeak... Benetako 'aurpegiak'. Horiek, argazkiak, artikuluak, iruzkinak eta bestelako edukia gehitzeko aukera izango dute Aiurri.eus honetara.
Hortaz gainera, webgune hau edozeinek bisitatu dezake, noski.
Zer egin kide egiteko eta edukia gehitzeko?
Segi ondorengo urratsak.
- Klikatu eskuineko goiko botoian eta sortu erabiltzailea.
- Bete zure izen-abizenak eta biografia atala eta igo zure argazki bat.
- Ondoren, zure profilean eskatu Aiurri.eus-eko kide izaera. Kudeatzaile batek konprobatuko du benetako datuak eman dituzula eta onartuko dizu eskaera.
Eta, hortik aurrera, zure iruzkinak, argazkiak, bideoak... edo zure kanpoko bloga Aiurri.eus-era lotzeko aukera izango duzu.
Behin izena emanda, edozer esan al dezaket?
Ez, noski. Gogoratu parte hartzeko arau sinple batzuk ditugula. Aiurrin ez dugu onartuko ez akusaziorik eta ez irainik.