Salbadora jubilatu etxeko taberna-jatetxeko ustiaketaren kargu egiteko esleipen prozesua martxan

Udalen jabetzakoa den taberna-jatetxeak kudeatzaile edo arduradun berria behar du, berriz ateak ireki ahal izateko.

Villabonako Aldude kalean kokatuta dagoen Salbadora jubilatu etxeko taberna itxita aurkitzen da dagoeneko, izan ere, tabernaren ardura eta kudeaketa eramateko esleipen prozesua martxan dago dagoeneko.
 
Esleipen prozesuaren inguruko informazio guztia kontsultatzeko egin klik HEMEN
 
Tabernaren kudeatzaile izateko interesa dutenek, urriak 22 baino lehen aurkeztu behar dute dokumentazioa udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo telematikoki.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!