Bularreko Minbiziaren nazioarteko eguna

Gaur, urriaren 19, Bularreko Minbiziaren nazioarteko eguna da eta Amasa-Villabonako udalak elkartasun mezu bat kaleratu du, udaletxeko fatxadan laxo larrosak jartzearekin batera.

Amasa-Villabonako Udalak bere babes, elkartasun eta maitasun osoa helarazi nahi die gaitz hau pairatu dutenei, momentu honetan pairatzen ari diren guztiei eta beren familia eta lagunei.
Zuekin gaude!
 
Era berean Katxalin elkarteak eta Gipuzkoako AECC elkarteak bularreko minbizia duten pertsonekin eta familiekin egiten duten lana balorean jarri eta txalotu nahi dugu. Pandemia garai honetan inoiz baino ageriago geratu da pertsonen zaintza integrala (fisikoa, psikologikoa...) eta egoera zailean dauden pertsonen eta taldeen arteko elkartasuna, ezinbestekoak direla gizarte justu eta gizatiar bat eraikitzeko.
 
Bukatzeko, bularreko minbiziaren kasuan ere, beste hainbat gaixotasun edo gaitzekin bezalaxe, inbestigazioan inbertitzeak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Ezinbestekoa da erakunde edo administrazio publikoek, gaixotasunen azterketa zientifikoan eta sendabideetara heltzeko inbestigazioan gehiago inbertitzea, azken finean, pertsonen, gizakion, gu guztion, osasunaz hitz egiten ari bait gara.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!