Urriak 24: Klima aldaketaren aurkako nazioarteko eguna

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko urr. 24a, 13:14
Amasa-Villabonako udalak, gure planetak bizi duen larrialdi klimatikoari aktiboki erantzuteko konpromiso irmoa du.
Udalak dagoeneko martxan duen energia planaren bidez, energia kontsumoa eta CO2 emisioak neurri esanguratsuan murriztu eta energia iturri garbiak soilik erabiliko ditu. Gainera, Amasa-Villabonan energia berreiztagarrien sorkuntzarako apustua egingo du udalak. Klima aldaketari aurre egiteko garaian, udalak erabaki zehatz, ausart eta eraginkorrak hartuz, ingurumen politikan eredugarriak izateko bokazioa duela adierazten du.
 
Klima aldaketarekin gu guztion etorkizuna dago jokoan.
Salba dezagun gure planeta!



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!