Udalak dagoeneko martxan duen energia planaren bidez, energia kontsumoa eta CO2 emisioak neurri esanguratsuan murriztu eta energia iturri garbiak soilik erabiliko ditu. Gainera, Amasa-Villabonan energia berreiztagarrien sorkuntzarako apustua egingo du udalak. Klima aldaketari aurre egiteko garaian, udalak erabaki zehatz, ausart eta eraginkorrak hartuz, ingurumen politikan eredugarriak izateko bokazioa duela adierazten du.
Klima aldaketarekin gu guztion etorkizuna dago jokoan.
Salba dezagun gure planeta!