Herriko udaltzainak eta bolondres talde bat ere hilerri atarian egongo dira argibideak eman eta jende pilaketak saihesteko.
Autobus zerbitzua
- 09:30 – 14:00 ordu-laurdenero Olaederra kiroldegitik aterata.
- Autobusaren aforoa erdira murriztu da, 28 plazako autobusean 14 lagun joan daitezke.
Hartuko diren neurri bereziak
- Kartel informatiboa: Hilerriaren sarreran jarri den kartel informatiboaren argibideak jarraitu.
- Musukoa: Musukoaren erabilera derrigorrezkoa da.
- Gel hidroalkoholikoa: Hilerrira sartu aurretik derrigorrezkoa da eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea. Horretarako, udalak atarian jarriko dituen poteak erabili.
- Zehaztutako ibilbidea: Hilerrira sartzeko eta bertatik ateratzeko jarraibideak errespetatu. Gezien bidez zehaztuko da ibilbidea.
Zenbait gomendio
- Ahal den neurrian, eguerdiko orduak saihestu. Jende asko hurbiltzen da garai horretan hilerrira.
- Hilerriko eremu barnealdean ahalik eta denbora gutxien egon.
- Hilerritik ateratzean ez sortu jende pilaketarik kanpoaldean edo bide ertzetan.