Azaroko kultur egitaraua

Amasa-Villabonako Udaleko Kultura sailak azaroko egitaraua aurkeztu du.

Hilabete honetan egitaraua eta kultur eskaintza bete beteak datoz: Joseba Tapiaren kontzertua Kristina Aranzabe eta Leire Letu-rekin, "Ez eskerrik asko! Gladys-en leihoa" Bertha Gaztelumendiren dokumentala, Loatzo Musika eskolak antolatutako Xexili eguneko musika emanaldiak, "HAI Ametsen arrantzalea" haur antzerkia, Euskaraldiarekin lotutako bakarrizketa eta bertso saioa, Oinkariren urteurreneko dantza emanaldiak kiroldegian, ohiko zinema eskaintza etab.
 
 
Amasa-Villabonako Udaletik, kultura segurua dela eta Covid-19tik libre dagoela baieztatzen dugu eta herritarrak gonbidatu nahi ditugu egitarau honetako kultur emanaldiekin gozatzera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!