Amasako Samartiñak bertan behera

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko aza. 6a, 15:14
Covid-19aren pandemiaren eraginez bizi dugun osasun larrialdi egoera dela eta, aurtengo Amasako Samartin jaiak bertan behera geratzea erabaki dute Martina kultur elkarteko antolatzaileek.
Ondorioz, datozen egunetan, Samartiñen bueltan, ez da inolako jai egitaraurik izango. Berri tamalgarria dudarik gabe.
 
Amasa-Villabonako udalak hartutako erabakia guztiz zentzuduna dela aitortzen du, erantzunkizunez jokatzeko momentua baita. Bestalde, animoak eman nahi dizkiegu urtez urte festa eder hauek antolatzen aritzen diren Martina kultur elkarteko lagunei eta jai hauek modu oso berezian bizi dituzten Amasako bizilagunei, bereziki gazte amasarrei.
 
Denok elkarrekin, ahalegin kolektibo bat eginez, hurrengo urtean festak izatea lortuko dugu! 



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!