Hemen kontsulta daitezke dirulaguntzaren oinarriak eta eskaera egiteko bete beharreko dokumentazioa:
6.000 euro eta 3 elkarte:
Amasa-Villabonako Udalak 6.000 euroko diru funtsa ezarri du eta guztira 3 erakunderi bideratuko zaie dirulaguntza (3 erakunderen artean ez balira 6.000 euroko laguntzara iritsiko, beste erakunde batzuk ere dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute).
Eskaera egiteko epea: Azaroak 30
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
1) Dirulaguntza eskatzeko inprimaki normalizatua, behar bezala betea,
2) Eusko Jaurlaritzako elkarte eta entitate-erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.
3) Erakundearen Identifikazio fiskaleko kodearen fotokopia (I.f.K.) eta erakundearen ardura duen pertsonaren NANa.
4) Estatutuak.
5) Eskaria egiten duen Erakundeak irekitako Kontu Korrontearen titularitatea ziurtatzeko banketxe edo aurrezki kutxa horrek emaniko agiria.
6) Instituzio, Erakunde eta abarrei eskatutako dirulaguntzen, edo, hala bada, jasota dituztenaren aitorpena.
7) Aurkeztutako programaren txostena zehaztua. Txostena euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztuko da, euskarari lehentasuna emanez.
8) Dirulaguntzaren xede izango den programaren aurrekontua.
9) Entitatearen urteko aurrekontua.
10) Administrazioarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga obligazio guztiak bete izanaren ziurtagiria.
11) Zinpeko aitorpena, non adierazten den dirulaguntzak jasotzeko inolako debekurik ez duela.
Eskaerak baloratzeko prozedura berria:
Lehen aldiz, udalak elkarteek aurkeztutako proiektuen balorazio bat egingo du eta balorazio horren arabera erabakiko da zein erakundek lortuko duten dirulaguntza. Balorazio horretan besteak beste honako elementuak hartuko dira kontutan: Elkartearen jarduera esparrua eta egoitza Villabonan edo eskualdean izatea, aurkeztutako proiektuaren kalitatea, genero ikuspegia txertatua izatea, elkarteak izandako ibilbidea, Amasa-Villabonan dirtuen onuradun edo bazkide kopurua, udal Gizarte Zerbitzuen sailarekin harremana izatea eta elkarteak udalerrian duen eragina.