Zehazki, Etxeondoko parke ondoan, Olaederra kiroldegian, Malkar plazan, Erreboteko plazan eta Osasun etxearen ondoan jarri dira komun hauek.
Tabernen itxiera dela medio, herritarrek komunen falta somatu dute eta horregatik, udalak komun publiko hauek kaleetan mantenduko ditu tabernak irekitzea baimentzen den arte. Komunak Komunonak enpresari alokatu zaizkio eta itxiak diren bost komun kimiko eta zutik pixa egiteko bi ezarri dira. Honez gain, udal langileek mutilentzat Santio jaietan erabiltzen den "pixatokia" ezarri dute Erreborteko plazan.
Covid-19aren garai hauetan ezinbestekoak diren higiene bandintzak betetzeko, udal garbiketa zerbitzuek egunero garbituko dituzte eta enpresak gutxienez astean bitan hustuko ditu.