Udalaren dirulaguntza berria herriko ostalaritza sektorearentzat

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko abe. 3a, 13:05

Jakina denez, pasa den azaroaren 6an Eusko Jaurlaritzak ostalaritza establezimenduen itxiera agindu zuen Covid-19aren pandemiaren egoerari erantzuteko prebentzio neurri gisa. Ondorioz, ostalaritza sektoreko langileak, tabernariak, zerbitzariak, sukaldariak etab. egoera oso zailean geratu dira, establezimenduari eta jarduerari lotutako gastuak ordaintzen jarraitu behar baitute, taberna edo jatetxeak itxita dauden bitartean. Egoera horrek, ezinbestekoa den sektorearen biziraupena eta etorkizuna kolokan jarri ditu eta Amasa-Villabonako Udalak urgentziazko izaera duen dirulaguntza lerro berri bat onartu eta martxan jartzea erabaki du.

Dirulaguntza ori arautzen duen oinarrien dokumentua abenduaren 2an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO): Dirulaguntzaren oinarriak GAO

Aurrekontua
Dirulaguntza horiek finantzatzeko, Udalak 30.000 euroko diru-funtsa sortu du. Aurrekontu hori ez bada nahikoa eskaera guztiei erantzuteko, modu proportzionalean banatuko da aurkeztutako eskaera-kopuruaren arabera.

Diru-laguntzaren zenbatekoa

  • 600 euro establezimendua itxita egongo den hilabete bakoitzeko. Dirulaguntzaren kopuru zehatza, estabezimenduak itxita egon diren egun kopuruaren arabera kalkulatuko da.
  • Jardueren etetea partziala denean (okindegi-kafetegien kasuan), 300 euro etendura hilabete bakoitzeko.
  • Establezimenduaren titularrak jarduerari lotutako lokala errentan edo alokairuan baldin badu, dirulaguntzaren zenbatekoak 200 euro/hileko gehigarri bat izango du.

Onuradunak
Dirulaguntzaren onuradun izango dira urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuan ezarritako alarma-egoerak eraginda, Lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuan, (36/2020 Dekretua, urriaren 26koa, aldatzen duenak) ezartzen den erabateko-itxiera eraginpean dauden ostalariak. 

Bete beharreko baldintzak

  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (EJZ) alta emanda egotea erabateko itxiera eraginpean dauden jardueretan.
  • Amasa-Villabonan kokatutako establezimendua edukitzea.
  • Villabonako Udalarekin zorrik ez edukitzea.
  • Ez egotea dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokionez.

Dirulaguntzaren iraunaldia
Dirulaguntzaren iraunaldia Lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuan oinarritutako erabateko itxierarekin hasiko da (2020ko azaroaren 6an) eta dagokion autoritateak erabateko-itxiera jasaten duten jarduerak ahalbidetzen dituenean amaituko da.

Eskaera egiteko aurkeztu beharreko agiriak

  • Bete eta udalari helarazi beharreko inprimakia: ESKAERA EGITEKO ORRIA.
  • IFK edo IFZren kopia.
  • Eskaerak jardueraren titularrak egingo ditu zuzenean, edo haren ordezkaritza zuzenbidean baliozkoa den edozein bitartekoren bidez egiaztatzen duen edozein pertsonak. Ahaldunen kasuan, ordezkaritza-idazkia aurkeztu beharko da.

Udalak onartutako, Covid-19ko galerak arintzeko dirulaguntzen 1.deialdian (GAOn 2020ko maiatzaren 7an argitaratua) onuradun izan ziren ostalariak ez dute 2. eta 3. puntuan ezarritako agiririk aurkeztu beharko, inprimakia bakarrik bete beharko dute.

Eskariak aurkezteko epea: Abenduaren 4tik 14ra, bi egunak barne.

Dirulaguntzaren ordainketa: Dirulaguntzak beraiek xede duten helburua egoera egiaztatu bezain pronto ordainduko dira, hilabeteka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!