Eskerrik asko boluntario guztiei!

Gaur, abenduaren 5a, Boluntariotzaren Nazioarteko eguna da eta udalak bere aitortza eta esker ona helarazi nahi dizkie beren denbora librean boluntario gisa besteei laguntzen aritzen diren pertsona guztiei.

Amasa-Villabonako udalaren izenean, aurten bereziki eskerrak eman nahi dizkiegu konfinamenduan zehar adineko pertsonei erosketak egiten laguntzen aritu ziren herriko dozenaka boluntarioei eta azken hilabeteetan sortu den herriko Elkartasun Sarean lanean aritzen diren guztiei.
Elkartasun eta maitasun erakustaldi ederra egin dute urte bereziki gogor honetan eta udalak lan hori aitortu eta balioan jarri nahi du.

Ezinbestekoak eta hoberenak zarete. Eskerrik asko boluntario guztiei!!


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!