Pasa den urteko arrakasta ikusita, aurten ere Olentzaroaren basoa ekimena antolatu du Zunbeltz elkarteak, Udalarekin elkarlanean. Abenduaren 19an izango da ibilaldia, 17:00etatik 18:30etara. Etxeondotik abiatu eta Aranerrekan gora, Aranzabirainoko bidean barrena, neguko solstizioko pertsonaia ugari gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen du ekimenak: Antton eta Anttoni, galtzagorriak, sorginak, Olentzero eta Mari Domingi…
Izena aurrez eman behar da
Besteak beste, Olentzero eta Mari Domingi ezagutu nahi dituzten herritarrek, aurrez izena eman beharko dute. Gure Antzokiko leihatilara gerturatuta daiteke, abenduak 11 arte 17:00etatik 18:30etara.
Segurtasun neurri guztiak zorrotz errespetatuko dira
Osasun egoerak eskatzen dituen neurriak betetzea derrigorrezkoa da ekimenean parte-hartzeko, hau da, musukoa eramatea beharrezkoa da eta partaideen arteko distantzia ere mantendu beharko da. Gehienez ere, 50 laguneko taldeak antolatuko dira, eta dagoeneko ikastetxeetan eginda dauden burbuilak mantentzen saiatuko dira antolatzaileak.
70 boluntariori esker antolatutako ekimena
Amasa-Villabonako udalak eskerrak eman nahi dizkie Zunbeltz elkarteari, eta ekimenak aurrera egin dezan, borondatez lanean dabiltzan 70 laguneko taldeari.