Produktu hauen ekarpena egiteko eta biltzeko bi modu egongo dira:
- Herriko dozenaka dendetan ezarrita dauden kutxetan.
- Larunbatean 10:00etatik 14:00etara Villabonako Eroski eta BM supermermerkatuen kanpoaldean jarriko diren bilketa guneetan.
Hauek dira bilduko diren produktuak:
Oinarrizko elikagaiak:
- Olioa, lekaleak, esnea, arroza, pasta, gailetak, kontserbak...
Higiene prodkutuak:
- Era guztietako xaboiak, xanpua, bainurako gela, pixoialak, konpresak, deterjentea, lixiba...
Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak eta udalak ekarpena (xumea bada ere) egiteko deia luzatzen die herritar guztiei. Elkartasun kolektibo eta antolatuaren bidez, Amasa-Villabonan bizi direnen oinarrizko beharrak eta eskubideak bermatuko ditugu. Gurea, inor atzean edo bazterrean uzten ez duen gizarte justu eta duina izatea lortu nahi dugulako.