Udalbatzak ostalariek aurkeztutako mozioa onartu du

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021ko urt. 28a, 09:57

Covid-19ak eragindako itxialdiek gogor kolpatu dute ostalaritzaren sektorea. Beraz, profesional hauek egoera ekonomiko larrian daudela salatzeko eta irtenbide egokiak hartu daitezela eskatuz, udal mozio proposamen bat aurkeztu dute.

Gauzak horrela, atzo izandako Osoko Bilkuran herriko ostalariek aurkeztutako mozioa onartu zen EH Bilduren aldeko botoekin, eta EAJ-PNV eta PSEren abstentzioarekin.

Beraz, mozioan eskatzen den bezala, Villabonako Udalak bi neurri hauek hartuko ditu:

  1. Gipuzkoako ostalaritzaren egoeraren berri emango dio EUDELi, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari.
  2. Aipatutako erakundeei eskatuko die ostalariek bizi duten egoera ekonomikoari irtenbidea ematea, martxoaren 14az geroztik, atzeraeraginezko izaerarekin, Gipuzkoako ostalaritzako autonomoei hileroko gutxieneko soldata aitortzea eta berori bideratzeko beharrezko diren irizpideak burutzea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!