Gauzak horrela, atzo izandako Osoko Bilkuran herriko ostalariek aurkeztutako mozioa onartu zen EH Bilduren aldeko botoekin, eta EAJ-PNV eta PSEren abstentzioarekin.
Beraz, mozioan eskatzen den bezala, Villabonako Udalak bi neurri hauek hartuko ditu:
- Gipuzkoako ostalaritzaren egoeraren berri emango dio EUDELi, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari.
- Aipatutako erakundeei eskatuko die ostalariek bizi duten egoera ekonomikoari irtenbidea ematea, martxoaren 14az geroztik, atzeraeraginezko izaerarekin, Gipuzkoako ostalaritzako autonomoei hileroko gutxieneko soldata aitortzea eta berori bideratzeko beharrezko diren irizpideak burutzea.