Otsaileko kultur egitaraua

Amasa-Villabonako udaleko Kultura sailak otsaileko egitaraua aurkeztu du.

Hilabete honetan ere kultur eskaintza zabala izango dugu adin guztietako publikoarentzat gozagarria: "Zehar" dantza ikuskizuna Asier Zabaleta eta Iñar Sastre-rekin, "Caminho Longe" Euskal Herriko dokumentala, "Ez dok ero" antzerkia, Anariren kontzertua, Go!azen-eko gazteen beste emandi berezia eta ohiko zine emanaldiak.
 
 
Amasa-Villabonako udaletik, kultura segurua dela eta Covid-19tik libre dagoela baieztatzen dugu eta herritarrak gonbidatu nahi ditugu egitarau honetako kultur emanaldiekin gozatzera.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!