Otsailak 4: Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna.

Gipuzkoako AECC elkartearekin bat eginez, elkarte honek erabiltzen duen berde koloredun oihala zintzilikatu dugu udaletxeko balkoi nagusian.

Amasa-Villabonako Udalak bere elkartasun, babes eta maitasun guztia adierazi nahi dien gaitz honi aurre egin beharrean aurkitzen diren pertsona guztiei eta beren familia eta lagunei.
 
Honekin lotuta, inoiz baino gehiago, mota guztietako minbiziei aurre egiteko osasungintza publikoan, ikerketa zientifikoan, prebentzioan eta detekzio goiztiarrean gehiago inbertitzea ezinbestekoa dela aldarrikatzen dugu.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!