Asfaltatze lanak egin dira SACEM industrigunean

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021ko ots. 9a, 14:46

SACEM industria poligonoko iparraldeko bidea (Anoeta aldera ematen duena) oso egoera oso txarrean aurkitzen zela eta ibilgailuak pertatik pasatzeko zituzten zailtasunak kontuan hartuta, bide hori asfaltatzea eta errepide duin batean bilakatzea lortu da.

Horrela, hemendik aurrera bertako industria jarduerarako azpiegiturak nabarmen hobetu direla esan daiteke, batez ere kamioiek industrigune osoa zeharkatzeko aukera izango dutelarik.

Inbertsio berri honek finantziazio publiko-pribatua izan du, Arteca Caucho Metal S.A. enpresak eta Amasa-Villabonako Udalak ordaindu baitute obra. Udal gobernua pozik agertu da emaitzarekin eta herriko industria jarduera bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!