Horrela, hemendik aurrera bertako industria jarduerarako azpiegiturak nabarmen hobetu direla esan daiteke, batez ere kamioiek industrigune osoa zeharkatzeko aukera izango dutelarik.
Inbertsio berri honek finantziazio publiko-pribatua izan du, Arteca Caucho Metal S.A. enpresak eta Amasa-Villabonako Udalak ordaindu baitute obra. Udal gobernua pozik agertu da emaitzarekin eta herriko industria jarduera bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du.