Auzolanerako deia, martxoaren 6an zuhaitzak landatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021ko ots. 19a, 14:52

Amasa-Villabonako udaleko Ingurumen sailak auzolana antolatu du, pinudia zegoen lekuan pagoak eta haritzak landatzeko.

Landaketa lan hauek Onddo-ko borda ondoko lursailetan egingo dira, bertan zegoen pinudia matarrasa bidez moztu da eta orain bertako zuhaitz espezieak landatuko dira. Modu horretan zonalde horretako berezko naturaren berreskurapena lortuko da.

  • DEIALDIA: Martxoak 6 larunbata, 08:00etan Amasako plazan. Auzolana goizean zehar egingo da eta bazkalordurako amaituko da.
  • IZEN EMATEA: Otsailaren 22tik 26ra http://villabona.eus/eu/ webguneko lehen orrian egongo den galdetegia bete behar da.
Udalak baliabide guztiak jarriko ditu auzolana behar bezala garatu dadin: Onddo ingurura igotzeko autoa, tresneria, landareak etab.
 
Ingurumen sailak auzolan eder honetan parte hartzeko deia egiten die Amasa-Villabonako herritarrei: "denon artean gure ingurune naturala berreskuratzeko parada dugu, anima zaitez!".


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!