Euskaran ados! mahai irekiaren bilera martxoaren 1ean

Amasa-Villabonan euskararen normalizazioaren alde lan egiten duen Euskaran Ados! lan mahai parte hartzaile eta irekiak bilkura berri bat izango du martxoaren 1ean. Bilgune hau Covid-19aren eraginez 2020ko urritik bildu gabe egon da eta garaia zen berriro ere bilkuren dinamika suspertzeko.

Deialdia: martxoaren 1ean, astelehena, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko batzar aretoan. Telematikoki ere parte hartu ahal izango da, helbide honetan: https://meet.jit.si/villabonakoudala (sartzeko pasahitza: villabona2020).
 
Gai zerrenda: 
  1. Aurreko bileran jasotako aktaren onarpena.
  2. 2021ean euskara arloan onartutako udal aurrekontuaren berri ematea.
  3. Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP): azken hilabeteetan burutu diren bileren errepasoa eta aurrera begirako erronkak.
  4. Amasa-Villabonako udala Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) partaide izateko hartuko duen erabakia.
  5. Tolosaldeko Euskararen Mahaia: Batzar Orokorrak emandakoaren berri ematea.
  6. Norberak lekarkeena.
Udaleko Euskara sailak, parte hartzeko deia luzatu nahi die Amasa-Villabonako euskaltzale guztiei. Anima zaitezte! 


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!