Martxoko kultur egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021ko mar. 1a, 13:29
Amasa-Villabonako udaleko Kultura sailak martxoko egitaraua aurkeztu du.
Hilabete honetan ere kultur eskaintza zabala izango dugu adin guztietako publikoarentzat: "Non dago Mikel?" dokumentala, "Iker Lauroba & beste urtaroak" kontzertua, "Botadun katua" haur antzerkia euskaraz, Aurresku liga .... 

Nabarmentzekoa da martxoaren 8aren harira, Anarkia relacional antzerkiaz gozatzeko aukera izango dela martxoaren 7an, arratsaldeko 19:30etan Gurea antzokian.

Amasa-Villabonako udaletik, kultura segurua dela eta Covid-19tik libre dagoela baieztatzen dugu eta herritarrak gonbidatu nahi ditugu egitarau honetako kultur emanaldiekin gozatzera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!