Auzolan arrakastatsua Amasamendin zuhaitzak landatzeko

Pasa den larunbat goizean 65 lagun inguru elkartu ziren auzolanean aitzurrak eskuan hartu eta zuhaitzak landatzeko Onddo-ko borda ondoko eremuan. 

Guztira 1.000 haritz eta 1.200 pago landatu ziren lehen pinudia zegoen eremu aldapatsu batean.
Datorren astean Zubimusu Ikastolako eta Fleming Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak joango dira zuhaitz landaketak egitera. 

Amasa-Villabonako udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu zuten herritar guztiei eta udala harro dago deialdiak jasotako erantzunarekin. 


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!