Amasa-Villabona UEMAko kide izango da

Gaur arratsaldeko 19:30etan izango den Amasa-Villabonako Udalbatzaren osoko bilkuran bozkatuko da udalerri gisa UEMAko kide izateko udal gobernuaren proposamena.

Udal gobernuaren iritziz, honakoa urrats historikoa izango da Amasa-Villabonan euskararen normalizazio osoa lortzeko bidean. Euskaraz lasai bizi ahal izango den herria izatea da helburua eta norabide horretan mugarria izango da Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko 89. partaidea izatea.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!