Honakoa da udal gobernuak sare sozialen bidez zabaldu duen mezua: "Horrela daude gaur herriko edukiontzien guneak (hainbat argazkitan hondakinak lurrean botata argertzen dira). Zer gertatzen ari da? Hau onartezina da! Udalak dituen bitarteko guztiak erabiliz, jokabide zikin eta arduragabe hauen kontra joko du zalantzarik egin gabe. Ez dugu beste alde batera begiratuko. Gogorarazten dugu hondakinak edukiontzietatik kanpo lurrean uzteak 90€ eta 450€ arteko isuna dakarrela eta Udaltzaingoak jarraipen berezia egingo diola gai honi".