EH Bildu eta EAJko udal ordezkariek bat egin dute espetxe politikari buruzko Euskaldunako Adierazpenarekin

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021ko api. 16a, 15:18
Amasa-Villabonako udal ordezkari abertzale guztiek (EH Bildu eta EAJ-PNV alderdietakoek) bat egin dute pasa den abenduan euskal presoen senideak biltzen dituen Etxerat elkarteak eta Euskal Herriko hainbat alderdi eta sindikatuek Bilboko Euskalduna jauregian aurkeztu zuten adierazpenarekin. PSEko zinegotzi bakarrak, adierazpena ez sinatzea erabaki du.
Adierazpen horretan, besteak beste, espainiar estatuak garatzen duen espetxe politika aldatzearen beharra eta iraganeko logikak gainditu beharra aldarrikatzen da. Adierazpen garrantzitsu hau EAJ-PNVk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk, ELAk, LABek, UGTk, CCOOk, Steilas-ek, EHNEk, ESK-k, Hiru-k, Etxalde-k, CGTk eta CNTk sinatu zuten eta euskal presoen aferan aspaldian ikusi gabeko adostasun zabala lortu zela esan daiteke.
 
Hemen irakur daiteke Amasa-Villabonako udal ordezkariek izenpetu duten Euskaldunako Adierazpena: Adierazpena Sinatuta (Villabona)


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!