Udalak herriko errekak garbituko ditu hilero

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021ko api. 20a, 11:25
Aste honetan bertan ekin dio Udalak herriko ibaiak eta errekak garbitzeari: Oria ibaia, Aranerreka, Ubilluts… eta hemendik aurrera, hilero-hilero astebetez burutuko den lana izango da.
Bestetik, erreka eta ibaiez gain, Komizar edo Lasturko parkeetan eta zenbait mendi ibilbideetan zehar pilatutako zaborrak ere bilduko ditu.
 
Amaitzeko, Udalak lan hauetatik bildutako zabor kopuruaren irudiak argitaratuko ditu hilero herritarren kontzientziazioan eragiteko helburuarekin.
 
Urzain Taldea izango da lan hauetaz arduratuko dena, eta, guztira, 5.456,56 euroko inbertsioa bideratu du Udaleko Ingurumen sailak lan hauek gauzatzera.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!