Erreka garbiketaren lehen astean 2.000 kilo hondakin bildu dira Ubilluts erreka inguruan

Urzain Taldeak Amasa-Villabonako Udalarekin hitzartutako kontratuaren arabera, talde honetako langileek hilabetero egin beharreko garbiketaren lehen astea igaro da eta emaitza ikusgarriak lortu dira.

Hilabete honetan Ubegun Industrialdeko Ubillots eta Oria ibai aldera ematen duten ibai eta erreka bazterrak garbitu dira. Esan beharra dago, ingurune natural honetan hondakin kopuru oso handia pilatu dela azken urteetan. Hasierako azterketa baten arabera, bertan lo egiten edo atseden artzera aparkatzen duten kamioilariek eragiten dute zabor kopuru handiena, baina aipagarria da bertan aurkitu den eraikuntza hondakin kopuru handia ere.
 
Garbitutako eremua
Oria ibaiaren eskuin ertza, Camsa-ko gasolindegitik, Ubilluts errekaraino eta Ubillots errekaren ezkerraldeko ertza, N1-rekin topo egin harteko zatiak.
 
Inpaktu nagusiak
Inguruko ibar basoaren eta Oria ibaiaren zein Ubillots errekaren amaierako zatiaren kutsadura maila oso kezkagarria da. Hondakin kopurua oso handia da eta ingurune kutsatua dela esan daiteke.
 
Ubegun-Ubillots inguruko naturguneen garbiketa kopuruetan:
 
  • PLASTIKOA: (30L-ko 39 Zabor Poltsa): 50,945 Kg
  • PLASTIKO BOTILAK: (565 Botila): 25,620 Kg
  • PLASTIKO ESKULARRUAK: (246): 0,098 Kg
  • PLASTIKO GOGORRA: 51,225 Kg
  • PAPERA: 28,500 Kg
  • BEIRA: (208 beirazko edukiontzi) 68,705 Kg
  • METALA: (1.028 Lata) 75,820 Kg
  • EGURRA: (7 Pallet) 151,975 Kg
  • HONDAKIN ELEKTRONIKOAK: (Kable elektrikoa) 2,355 Kg
  • ERAISPENEKO-OBRA HONDAKINAK: 1.363,900 Kg
  • ERREFUSA: 120 Kg
  • NEUMAT./KAUTXO HONDAKINAK: (Kotxe gurpil bat) 14,490 Kg
  • KOLTXOIAK: (1) 14,540 Kg
  • KRISTALA: 20,600 Kg
  • POLIESPANA: 0,660 Kg
  • MUSUKOAK: (25) 0,125 Kg
  • PILAK: (8 Pila txik.+ Pila Bateria bat) 0,856 Kg
  • GAS BONBONAK txikiak: (8) 1,205 Kg
  • AEROSOLAK: (10) 2,055 Kg
  • KOTXE OLIOA: (3 bidoi) 4,935 Kg
ASTE GUZTIKO BILKETA: 1.936,728 Kg
Bildutako hondakin guztiak, zegokien edukinontzietan sailkatuta, kudeatu ziren Tolosaldeko Mankomunitadeak dituen bi Garbigunetan.

Udala inguru natural hori babesteko neurriak hartzea baloratzen ari da, berriro kutsatu ez dadin.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!