LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna

1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundearen Batzar Nagusiak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu izana ospatzeko, maiatzaren 17an LGTBIfobiaren aurkako eguna ospatzen da mundu osoan.

Amasa-Villabonako udalak bizi-aukera guztiak errespetatzen ditugula eta jarrera edo jokabide homofobo, lesbofobo, bifobo edo tranfoborik ez dugula onartzen aldarrikatu nahi du. Era berean, udala LGTBIfobia gure gizartetik desagertzeko helburuarekin lan egiteko konpromisoan berresten da.

Nahi den pertsona maitatzea, giza eskubidea delako! LGTBIfobiari ez! 



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!