Elkartasun sareak oinarrizko produktuak bilduko ditu asteburuan

Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak, udaleko Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean, oinarrizko produktuen bilketa herrikoia egingo du asteburu honetan. Egoera ekonomiko larria bizi duten horientzat lehenengo mailako produktuak biltzea da ekimen solidario honen helburua.
 

Bilduko diren produktuak
Egunerokotasunean sortzen diren beharrei aurre egiteko produktuak bilduko ditu Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak, baina batez ere, oinarrizko elikagaiez gain, higiene produktuak azpimarratu nahi ditu, higiene pertsonalerako zein etxea garbitzeko produktuak.
  • Higiene produktuak: xanpua, bainurako gela, pixoihalak, konpresak, detergentea, lixiba…
  • Oinarrizko elikagaiak: olioa, atuna, arroza, esnea, gailetak, cola cao …
Ostiralean komertzio txikian, larunbatean bi supermerkatuetan
Ostiralean, ekainaren 4an, herriko komertziotan propio prestatutako kutxetan utzi daitezke produktuak, eta larunbatean, aldiz, BM eta Eroski supermerkatu sarreretan egongo diren guneetan egin daitezke aportazioak.
 
Ekarpen ekonomikoa egin nahi dutenentzat
Egoera ekonomiko larria bizi dutenak eta bazterketa arriskuan dauden herritarrak laguntzeko elkartasun dinamika herritar hau diruz lagundu nahi izanez gero, ekarpen ekonomikoa 3035 0046 71 0461047488 kontu korrontera egin daiteke.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!