Udalak hitzarmenak sinatu ditu Oinkari dantza taldea eta Harituz bertso elkartearekin

Udaleko Kultura sailak hitzarmen berriak sinatu ditu Oinkari dantza taldea eta Harituz bertso elkartearekin. Horrenbestez, herriko elkarteekin duen lankidetza harremanak sustatzen jarraitu nahi du, eta, hitzarmen horien bidez, elkarteei haien jarduerak garatzeko eta urteko programak aurrera ateratzeko beharrezkoak diren baliabideak eskaini.

Udaleko Kultura sailak hitzarmen berriak sinatu ditu Oinkari dantza taldea eta Harituz bertso elkartearekin. Horrenbestez, herriko elkarteekin duen lankidetza harremanak sustatzen jarraitu nahi du, eta, hitzarmen horien bidez, elkaAsteartean Beatriz Unzue alkatea Oinkari dantza taldeko Eneko Arteaga ordezkariarekin bildu zen eta 25.000 € -ko lankidetza hitzarmena sinatu zuten Udaletxeko Batzar aretoan. Horrela, Oinkari dantza taldeak kudeatzen duen dantza eskolaren jarduera babestuko du Udalak, Aurresku Ligaren aurtengo edizioa diruz lagundu, Dantzari eskolaren emanaldia sustatu, uztailaren 24an, udako kaleko kultur programazioaren barnean antolatu den Korrontzi + Oinkari emanaldia antolatu eta Olentzeroren jaitsieran dantza taldearen parte hartzea bermatu.

Bestetik, atzo, osteguna, Harituz bertso elkartearen ordezkaria den Beñat Iguaranekin 4.000 € -ko lankidetza hitzarmena sinatu zuen alkateak. Tolosaldeko udalerrietan bertsolaritza eta bertso eskolak bultzatzea, eta bertso eskolan hasteko beharrezkoak diren ekintzak gauzatzea diruz lagunduko du Amasa-Villabonako Udalak hitzarmen bidez.
 
Osasun egoeraren garapenak utziko balu, hemendik urte bukaera bitartean herriko kultur elkarteek antolatu ditzaketen ekimenak (Amasako Samartiñak, Txakolin eguna, Olentzaroaren bidea...) laguntzeko hitzarmen berriak sinatzea aurreikusten du Udalak.
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!