Udalak Covid-19aren ondorioz egindako inbertsioak arintzeko dirulaguntza bideratu die herriko 7 establezimenduri

Dirulaguntza deialdi honen bidez, Udalak 7.497,57 euro banatuko ditu 7 establezimenduen artean.

Amasa-Villabonako Udalak herriko merkataritza eta ostalaritza estabelzimeduei bideratutako azken dirulaguntza deialdia kaleratu zuen pasa den apirilaren 29an. Dirulaguntza honen bidez, establezimenduak Covid-19aren ondorioz ezarritako neurrietara egokitzeko egin behar izan dituzten gastuak arindu edo konpentsatu dira. 
 
Guztira 10 establezimenduk egin zuten dirulaguntza eskaera eta horietatik 7k bete dituzte dirulaguntza jaso ahal izateko ezarri ziren baldintzak. Ondorioz, udalak 7 establezimenduri bideratu die dirulaguntza, hauetako 5 ostalaritza sektorekoak dira eta beste 2ak merkataritzakoak.
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!