Estalpea jartzearen helburu nagusia da haurrak, eta kanpoaldean zain egoten diren gurasoak, eguraldiaren gorabeheretatik babestea. Beraz, horretarako, 100 m2 inguruko azalera izango duen estalpea eraikiko da eskolako sarreran. Proiektu hau Fleming Herri Eskolako zuzendaritzak proposatu zuen eta udal gobernuak adostasuna adierazi eta proiektuaren erredakzioa martxan jartzea erabaki zuen 2021 hasieran.
Lan hauek hilabete honen amaieran, edo datorrenaren lehenengo astean hasiko dira, eta ikasleak oporretan dauden bitartean burutuko dira. Aurreikusitakoaren arabera, pare bat hilabeteko lana izango da, beraz, irailerako, haurrak berriro ere eskola hasterako, amaituta egotea aurreikusten du Udalak.
Lan hauek Urbycolan S.L. enpresari esleitu zaizkio eta, guztira 47.492,16 € bideratuko dira estalpe berrira; proiektu hau 2021eko Udal aurrekontuan Fleming Herri Eskolako inbertsioetara bideratutako partidatik finantzatuko da.
Udalak proiketua aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren "Udalaguntza-2020" dirulaguntza lerrora eta 2021eko maiatzean argitaratutako ebazpenaren bidez, Hezkuntza Sailak 27.646,08 euroko ekarpena egin dio Amasa-Villabonako Udalari.