Euskara ikasleentzako dirulaguntzen eskaera uztailaren 9ra arte

Euskaltegietan eta barnetegietan euskara ikasten egon diren herritarrentzat, dirulagutnza eskaera aurkezteko epea ireki da.

Eskaera aurkeztu nahi duenak, eskaera inprimakia bete eta bertan zehazten diren agiriekin batera aurkeztu:
  • Interesatuaren nortasun agiria.
  • Euskaltegiaren ziurtagiria honakoak jasoz:
     - Eskatzailearen maila hasieran eta bukaeran.
     - Asistentzia ehunekotan.
     - Matrikularen zenbatekoa

Eskaerak aurkezteko azken eguna, uztailak 9, ostirala, izango da, eta zuretzat@villabona.eus helbide elektronikoan edo udaletxean bertan aurkeztu daiteke. 

Baldintzak betetzen dituztenei A1, A2, B1, B2 arteko mailetan, matrikularen %100a ordainduko zaie, eta C1, C2 maila egin dutenei, %75a.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!