800 kg-tik gora hondakin bildu dira ibaien eta erreken ekaineko garbiketan

Urzain taldeak ibai eta naturguneen hilabeteroko garbiketaren hirugarren astea bete du. Horrela, ekainaren 14tik 18ra, herriko mendizale eta baserritarrek adierazitako kable pilaketak jasotzeaz gain (Mullubia errekan eta Muntegiko gainean), Lasturreko atsedenlekua eta Oria ibai bazterrak garbitu dira,Sorredor errekatik, udaletxerainoko tartean, hain zuzen.

Garbitutako eremuak
  • Muntegiko kable pilaketa: Muntegiko basoan zeuden kable pilaketa handi guztiak jaso dira.
  • Oria ibaiertza: Olaederrako zubitik Udaletxeraino. Hemen, batez ere, kaletik eratorritako zaborrak bildu dira.
  • Oria ibaiertza: Maiatzaren 1 plaza aurreko ibaiertzaren zabaldian ibai arroko zaborrak jaso dira.
  • Mullubia erreka / Lasturreko atsedenlekua: Mullubia errekaren bazterretan gelditzen ziren kable guztiak bildu dira, baita inguruetan detektatutako eraikuntza hondakin batzuk ere. Lasturreko atsedenlekuan eta bertara iristeko bidean zeuden zaborrak ere bildu dira.
  • Oria ibaiertza: Sorredor errekatik Olaederrako zubiraino doan ibaiertza garbitu da.
Aste guztian jasotakoaren gaikako emaitzak
 
PLASTIKOA: (30L-ko 16 Zabor Poltsa) 29,065 Kg
PLASTIKO BOTILAK: (87 Botila) 3,090 Kg
KABLEAK: 518,530 Kg
PAPERA: 1,405 Kg
BEIRA: (19 beirazko edukiontzi) 6,265 Kg
METALA: (164 Lata) 49,305 Kg
EGURRA: 31,670 Kg
ARROPA: 18,105 Kg
HONDAKIN ELEKTRONIKOAK: 29,090 Kg
ERAISPENEKO-OBRA HONDAKINAK: 84,630 Kg
ERREFUSA: 43,880 Kg
NEUMAT./KAUTXO HONDAKINAK: (Kotxe gurpil bat) 6,045 Kg
POLIESPANA: 1,520 Kg
MUSUKOAK: (16) 0,065 Kg
TOALLITAK: (± 1.283) 18,545 Kg
PILAK: (2 Pila) 0,080 Kg
FITOSANITARIOAK: (Lixiba kotila,arratoi kontrakoa…) 0,470 Kg
AEROSOLAK: (4 spray poto) 0,410 Kg
KOTXE OLIOA: (2 Edukiontzi) 0,475 Kg

GUZTIRA: 842,645 Kg
 
Bildutako hondakin guztiak, beti bezala, zegokien edukiontzietan sailkatu eta kudeatu ondoren, Tolosaldeko mankomunitateak dituen bi Garbiguneetara eraman dira.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!