- Herriko eragileek osatzen duten Santio Jai Batzordeak, aurtengo jaiak bertan behera uztea erabaki zuela eta ondorioz Villabonan festarik ez dela izango. Beraz, ez dago inolako arrazoirik parranda egitera etortzeko, eta horretara datozenak ez dira ongi etorriak izango.
- Gure herriarekiko errespetua eta herritarren arteko gizalegezko jokabideak exijitzen ditugu; errespetu faltek, jarrera oldarkorrek eta indarkeriak ez dute lekurik gurean.
- Udala eta Udaltzaingoa pasa den larunbat gaueko kale istiluak ez errepikatzeko ahalegin guztia egiten ari dela eta egiten jarraituko duela asteburu osoan zehar ere.
- Beste behin, arduraz jokatzeko eta Covid-19ari aurre egiteko ezarri diren arau guztiak errespetatzeko deia egiten diegu herritar guztiei. Zoritxarrez pandemia aroan jarraitzen dugu, inzidentzia-tasari dagokionez eremu gorrian gaude eta birusaren hedapena gelditzeko gure esku dagoena egitea dagokigu.