Iraileko kultur egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021ko ira. 3a, 15:38
Amasa-Villabonako Udaleko Kultura sailak 2021eko iraileko kultur egitaraua aurkeztu du. 
Ikasturte hasiera honetan kultur eskaintza berezi eta zabala izango dugu adin eta gustu guztietarako: Petti, Idoia Asurmendi eta Dupla taldearen kontzertuak, "CROCK OF GOLD: Bebiendo con Shane MacGowan" dokumentalaren emanaldia, KOTTONDARRAK haur antzerkia eta FADOAK ENTZUTEN ZITUEN GIZONA antzezlana.
 
Beraz, aurtengo irailean zuzeneko musika eta antzerki eskaintza bereziarekin gozatzeko aukera paregabea izango dugu Amasa-Villabonatik irten gabe.
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!