Fleming eskola publikoko ikasleek estalpe berria estreinatuz hasi dute ikasturtea

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021ko ira. 8a, 11:37
Arroa auzoan kokatutako Fleming herri eskola publikoko ikasleek ikasturte berriarekin batera estreinatuko dute eraikineko estalpe berria.
Ikastetxeko zuzendaritzak proposatu bezala, eraikinaren sarreran 100 m2-ko azalera duen estalpea eraiki du Udalak, ikasleak oporretan izan diren bitartean. Horrela, ikasturte berria hasterako, haurrak, eta kanpoaldean zain izaten dituzten gurasoek, eguraldiaren gorabeheretatik babesteko aukera izango dute.
 
Urbycolan S.L. enpresari esleitu zaizkio lan hauek, eta, guztira, 47.492,16 euro bideratu dira proiektu honen exekuziora. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik, ordea, 27.646,08 euroko laguntza jasoko du Udalak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!