Helduen zaintzaileei zuzendutako hitzaldia bihar, Subijana etxean

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021ko ira. 13a, 08:37
Mendeko pertsona bat etxean zaintzea ez da lan erraza; beste gauza askoren artean, zaintza horietan inplikatzen direnen bizitza aldatzea baitakar, eta askotan, egoera horren aurrean gainezka eta ezinean sentitzea erraza da. Bere kabuz moldatu ezin den pertsona bat artatzea lan zaila eta nekatua da. Horregatik, fisikoki eta emozionalki prestatuta egon behar da, zaintzailearen osasunean eraginik izan ez dezan.
Asko dira bere kabuz moldatu ezin den gertuko senideren bat zaintzen dutenak, eta, gehienetan, familiako pertsona bakar batek hartzen du zaintza horien ardura gehiena (normalean, emakumeak). Udal honek badaki norberaren laguntzaren mende dagoen senide bat zaintzea esperientziarik hunkigarrienetako bat eta pozgarrienetako bat izan daitekeela, baina, aldi berean, bakartia eta estresagarria ere izan daitekeela zaintzailearentzat.
 
Horregatik, Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailak antolatu duen "ZAINTZAILEA ZAINDUZ" hitzaldira gonbidatu nahi ditugu zaintzaile guztiak. Bihar, irailaren 14an, arratsaldeko 18:00etan izango da, Villabonako Subijana Etxean. Euskaraz eta erdaraz izango da.
 
Garrantzitsua da mendekotasuna duten pertsonak behar bezala zaintzeko metodoak eta teknikak ezagutzea, baina zaintzailearen zaintzaren garrantzia azpimarratu nahi dugu hitzaldi honen bitartez, mendekotasuna duten pertsonei laguntza errazteko. Zaintzaileei zuzendutako hitzaldi honen bidez, hori lortzeko jarraibideak eskaintzen saiatuko gara. Funtsezkoa da zeregin horretaz arduratzen denak bere burua zaintzeko gai izatea, bai fisikoki, eta, baita emozionalki ere, bestela, ezin izango du bere zeregin garrantzitsua behar bezala bete.
 
Zaintzaileei eskatu nahi diegu hitzaldi honi beraien denbora baliotsuko une batzuk eskaintzea, hain garrantzitsua den informazio hau jasotzeko, mendeko senideen arreta hobetzeko, eta, aldi berean, zaintzailearen beraren bizimodua errazteko.
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!