Urriko kultur egitaraua Amasa-Villabonan

Udaleko Kultura sailak 2021eko urrirako kultur agenda zabala antolatu du.
 

Kultur ekitaldi ugari antolatu dira urrirako Amasa-Villabonan, beti bezala, adin tarte eta gustu guztietarako.
 
Besteak beste, Zuhaitz Gurrutxagaren Futbolistok bakarrizketa, Alpha lo egiteko ordua haur antzerkia edota Maixabel bezalako filmak egongo dira ikusgai.
Sarrera www.villabona.eus webgunean edo Gurea antzokiko leihatilan eskuratu daitezke.
 
Urriaren 31n, gainera, Gau Beltzaren inguruko programazio berezia egongo da ZUNBELTZ elkartearen eskutik. Beraz, adi egon!
 
Urriko kultur egitarau osoa hemen



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!