Euskara ikasteko eta errotuluak zein webguneak euskaraz jartzeko dirulaguntzen eskaria egiteko epea urriaren 31ra arte

Urriaren 31n amaituko da Villabonako Udalak 2021erako aurreikusita dituen euskara dirulaguntzetarako eskaerak aurkezteko epea.

Dirulaguntza horiek euskara ikasteagatik, establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeagatik eta webguneak euskaraz egiteagatik banatuko dira.
 
 
Informazio gehiago: 943 69 21 00 telefonoan, 3329 luzapenean, edo euskara@villabona.eus helbide elektronikoan.
 
Eskaera orriak:
 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!