Villabonako I Azoka Ekologikoa, igandean, Erreboteko plazan

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021ko urr. 27a, 12:48
Lehenengo aldiz Amasa-Villabonan, azoka ekologikoa antolatu dute hilaren 31rako, Udaleko Ingurumen sailak, Biolur elkarteak, Ekolurra-ENEEK etaTolomendi elkarteak elkarlanean.
Azoka berezi honetan salgai izango diren produktu guztiak modu ekologikoan ekoiztutakoak izango dira; beraz, bertaratzen diren herritarrek natura errespetatuz eta inolako kalterik eragin gabe ekoiztutako produktuak erosteko aukera izango dute. Gainera, ekoizleak izango dira postuetan salmenta lanak egiten, horrela, zuzeneko (bitartekorik gabeko) salmenta sustatu nahi du Udalak.
 
Guztira, modu ekologikoan ekoizten duten 16 postu edo ekoizle izango ditugu Erreboteko plazan igandean: ogia, gozoak, gazta, arropa, eztia, barazkiak, kontserbak, fruta… 
 
Bestalde, Javi Rivero sukaldari billabonatarrak sukaldaritza ikuskizuna eskainiko du, ondoren jateko pintxo goxoak egongo direlarik. Berdura plazan produktu ekologikoekin osatutako jatekoa eta edatekoa dastatzeko aukera izango da.
 
EGITARAUA
  • 10:00-14:00 Azoka ekologikoa Erreboteko plazan
  • 12:00 Show cooking Javi Rivero sukaldariaren eskutik
  • 12:00-14:00 Kantina Berdura plazan
Amasa-Villabonako Udaletik, igandean Azoka Ekologikora gerturatzeko gonbidapena egiten diegu herriko eta inguruko herrietako herritarrei.
Anima zaitezte eta zatozte azoka berezi honetara!





AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!