Abenduko kultur egitaraua kaleratu du Udalak

Adin eta gustu guztietarako emaldiz josita dator urte amaiera Amasa-Villabonara.

Calma! helduentzako antzerki saioarekin hasiko dugu abendua. Eta ondoren, musikak hartuko du protagonismoa herrian: Duetto Organisticum, lau eskutara jotako organo emanaldia, Eresargi eta Eresargi Txikik ere Gabonetako kontzertu berezia eskainiko dute, eta Gospel kontzertuaz gozatzeko aukera ere izango dugu.
 
Etxeko txikienek ere izango dute kulturaz disfrutatzeko aukera abenduan zehar, izan ere, Zorionak Marimots!, Porrotx eta Marimotsen antzerki ikuskizuna, eta Zunbeltz elkarteak antolatutako Olentzaroaren bidea izango baititugu herrian.
 
Zine emaldiak ere egongo dira Gurea antzokian.
 
 
Emanaldi berezi edo zineko sarrerak erosteko www.villabona.eus webgunera edo Gure antzokiko leihatilara jo behar da.

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!