Udalak sutarako egurra banatuko du eskatzen duten herritarren artean

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021ko abe. 17a, 14:33
Foru Aldundiaren mendi sailak Oinddolar inguruan dagoen haritz amerikarren landaketan soiltze lanak egin ditu aurtengo udazkenean. Udalak bertan geratu den egurra mendi pistara aterako du herritarren artean banatzeko.
Aurrez izena eman beharko da
Aipatutako egur hori eskuratzeko interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute ingurumena@villabona.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita edo Villabonako udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara). Beharrezkoa izango da mezu horretan izen-abizenak, harremanetarako kontaktu bat eta NAN zenbakia zehaztea.
 
Apuntatzeko azken eguna abenduarean 31 izango da, ostirala.




AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!