Porrotx eta Marimototsen Zorionak Marimotots! ikuskizuna bertan behera

Amasa-Villabonako Udaleko Kultura sailak jakinarazi du abenduaren 23an egitekoak ziren Porrotx eta Marimototsen "Zorionak Marimotots!" ikuskizuna bertan behera geratu dela, taldeko kide batek konfinatuta egon behar duelako.

Emanaldia martxoaren 11ra atzeratzen da
Zorionez, ez dugu ikuskizun honekin gozatzeko aukera behin betirako galdu. Emanaldi berriak datorren martxoaren 11n 17:30ean eta 19:30ean izango dira, eta abenduaren 23ko emanaldietarako erositako sarrerek balioa izango dute; hau da, 16:30eko emanaldikoek martxoaren 11ko 17:30eko emanaldirako balioko dute, eta 18:30ekoek martxoaren 11ko 19:30eko saiorako.
 
Sarreren dirua berreskuratzeko aukera
Norbaitek abenduaren 23rako eskuratutako sarreraren dirua itzultzea nahiko balu, e-mail bat idatzi beharko du kultura@villabona.eus helbidera, beranduenez abenduaren 30ean, telefono zenbakia jarriz eta sarreren dirua berreskuratu nahi duela esanez.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!