Urteko lehen kultur emanaldiak Amasa-Villabonan

Deneteriko kultur eskaintzarekinkin osatu du Udaleko kultura sailak urtarrileko programazioa.
 

Igande honetan bertan, Txalo produkzioaken eskutik, Iker Galartzaren eta Zuhaitz Gurrutxagaren Lehendakari gaia antzezlana ikusteko aukera egongo da Gurea antzokian.
 
Apaiz kartzela dokumentalak, Erik eta Win komediak edota Narcis@ haur antzerkiak  amaiera borobila emango diote urteko lehen hilabeteari.
 
Emanaldi hauetaz gain, ohiko zine eskaintza ere badago Gurea antzokian.
 
Sarrerak www.villabona.eus webgunean erosi daitezke.
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!