Otsaileko kultur agenda argitaratu du Udalak

Musika, antzerkia, liburu aurkezpena... emanaldi ugariz jositako kultur eskaintza argitaratu du Amasa-Villabonako udalak otsailerako.

Udalbiltzak bultzatutako Geuretik sortuak proiektuaren harira landu den Hamazazpigarrenean aidanez liburuaren aurkezpena izango da otsailaren 8an, Subijana etxean. Maitane Perez idazlea eta Beatriz Unzue alkatea bertan izango dira.
 
Bestetik, otsailaren 11rako, Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko Egunerako, Figuras ocultas pelikularen emanaldia antolatu du udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak. Gurea antzokian izango da, arratsaldeko 19:30etan. Sarrera doan da.
 
Aipatutako bi emanaldi hauetaz gain, Dena eta Lukiek musika taldeek kontzertua eskainiko dute, Aurresku liga jokatuko da Gurea antzokian, No somos nada dokumentala ikusteko aukera egongo da, Go!azen 8.0 kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek... 
 
Amasa-Villabonako otsaileko kultur egitarau osoa hemen ikusi daiteke.
 
Emanaldietarako sarrerak www.villabona.eus webgunean erosi daitezke.
 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!