Zaintzaileei zuzendutako prestakuntza-saioak

Amasa-Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileei laguntzeko tailerrak antolatu ditu. Ikastaroen helburua zaintza-lanak egiten dituztenei atseden hartzeko eta kezkak partekatzeko gune bat eskaintzea da.

Jardunaldiak, ostegunean, otsailaren 24an, hasiko dira eta Udaleko balio anitzeko gelan izango dira, doan.
 
Tailer hauen helburua zaintzaileei beren burua zaintzeko, atseden hartzeko, eta egoera berean dauden beste pertsonekin kezkak eta zalantzak partekatzeko gune bat eskaintzea da. Horretarako, harreman emozionalak, komunikazioa eta arazoen konponbidea lantzeko dinamikak eta jolasak egingo dituzte. Horrez gain, estresa kontrolatzeko teknikak, muskuluak erlaxatzeko ariketak eta autokontrolerako baliabideak landuko dira.
 
Ikastaroa Saioa Garmendia monitoreak emango du. 25 urteko esperientzia dauka eta ongizate emozionalean aditua da.
 
Prestakuntza ostegunean hasiko da, hilaren 24an, da eta maiatzera arte luzatuko da. Hilean bi ostegunetan izango dira saioak, 16:00 – 18:00 ordutegian.
 
Izena eman nahi duenak 655 701 203 telefono zenbakira deitu beharko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!